XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kristauak, gizon-emakume guziak daramatze bere bihotzean, eta, batikbat, Jainko-familia diran Elizako senideak.

Mezatan, guzien alde egiten du otoitz.

Orain, Jauna, gogoan izan, guk, Opari au eskeintzean,
gogoan ditugun guztiak:
lenengo, I... zure serbitzari gure Aita Santua,
I... gure Artzaia,
mundu zabaleko Artzai eta Apaiz guztiak,
Meza au eskatu dutenak,
emen diranak,
zure Erri osoa,
eta biotz zintzoz zure billa dabiltzan guztiak.

Mezaren fruitutaz, Garbitoki Elizako gure senideak ere baliatzen dira.

Gogoan izan, Kristo`ren pakean il diranak ere,/ eta, Zuk bakarrik dakizula,/ fededun il diran guztiak.